XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Egunon, Aitziber. Loti hori...

- Aaaah! Egunon.

- Gosaria prest daukazu.

Ni orain presaka nabil, badakizu...

Nik erosiko dut ogia.

Hala ere erosketak egiteko astirik izango bazenu...

Badakizu non dagoen zerrenda.

- Ongi... babarrunak? Niri etzaizkit gehiegi gustatzen, badakizu... Oh!

- Denetatik jan behar dugu ordea.

- Batzutan gorroto diot sendagile baten laguntzailearekin bizi behar izanari.

- Ui, zergatik?

- ... Honek zuntz asko duela, besteak kaltzio gehiegi ...

- Beno, beno. Agur, Aitziber.

- Agur... bwana!

Ai, ze desastre den neska hau! Berandu iritsiko da lanera.

Etxean nengoenean beti oso geldia nintzela eta kexatu egiten ziren...

Aitziber gertutik ezagutuko balute...

Baina pisua partaidatzeko, esan beharra dago atsegin dudala bere konpainia.

Horren neska jatorra da, kezkarik gabea...

Batzutan atsegingo nuke bere lasaitasunetik apur bat izatea.

Beharbada hobeto biziko nintzateke...

Ai, ama! Autobusa!

- Kaixo! Etxean al zaude, Aitziber?

Beno. Badirudi oraindik ez dela heldu.

Berandutu egingo zitzaion; ohituratzat dauka.

Hobeto. Horrela nire gela piskat konpontzeko aukera izango dut bazkaria berotzen doan bitartean.

Arropa guztia beti hortik botata uzten dut eta dena pilatu egin zait.

Alkondara urdina... Hau garbitzera eramango dut.

Jertseia... behin bakarrik jantzi dut.

Tolestu eta armariora.

Umm. Halako lanak ez lirateke bazkaldu aurretik egin behar; nekatuegia nago nahaste borraste hau konpontzeko... beti bezala! Aaai!

Eta oraindik ez dakit zer jantzi amonaren etxeko afarira joateko.

Jertsei marroia? Ez...

Alboko dendan ikusi dudana hain da polita...

Baina, zer ari haiz pentsatzen, jadanik dauzkanan gauzak non sartu ez badakin?

Egin dun, zer...?

- Egunon! Eguerdion! Arratsaldeon! Edo nahi duzuna..., baina non arraio zaude?

- Hemen. Gelan. Baina sartzen ez bazara, hobe.

Beranduago, nahi izanez gero.

- Mmm. Farregura ematen dit gelako zoruan, arropaz inguratuta, zu ikusteak.

- Ba..., niri ez.

- Aa.